Hasiera
Aukera teknikoak
Parte hartu
Bidalitako gutunak
Eskerrak
2001.04.28
Loturak
Seilu anitzak
 
1850eko urtarrilaren 1ean emititu zen Espainiako lehen posta-seilu modernoa. Harrezkero, Espainiak guztira 3.612 seilu emititu ditu eta horietatik 19k izan dute katalenezko testuren bat (ehuneko 0,52), zazpik izan dute galegozko testuren bat (ehuneko 0,19) eta laurek bakarrik izan dute euskarazko testuren bat (ehuneko 0,11). Aldi horretan, bestalde, Espainiak ez du emititu seilu bakar bat ere bere lurraldean hitz egiten diren gainerako hizkuntzetan (aragoieraz, asturieraz eta Aran Haraneko okzitanieraz). Oro har, gaztelaniaz bestelako hizkuntzetan emitituriko 30 seiluek 149 urteetan emitituriko seiluen 0,83a bakarrik eratzen dute. 

Espaniar jokaera hau munduko estatu hizkuntzanitz ugarirekiko kontrastean dago, zeinek erakutsi baitute seiluetan beren barneko hizkuntza aniztasuna eta horrela sustatu egin dute beren mugez barruan eta kanpoan hori unibertsal egiteko nahia. Europan, ongi ezaguna da Belgikaren kasua (honek erregularki emititzen ditu seiluak frantsesez, neerlanderaz eta alemanez), Finlandiarena (finlandieraz eta suedieraz emititzen ditu), Irlandarena (gaelikoz eta ingelesez emititzen ditu) eta Suitzarena (alemanez, frantsesez, italieraz eta erromantxez emititzen ditu).

1978ko Espainiar Konstituzioak katalana, galegoa eta euskararen ofizializazioa baimendu zuen beren lurralde historikoetan, eta Estatuariezarri zion bere barne-aniztasun linguistikoa errespetatu eta babesteko agindua. Egia da katalanezko testuak dituzten 19 seiluetako 17 eta galezgozko eta euskarazko testuak dituzten seilu guztiak Konstituzioaren onarpenaz geroztikoak direla, baina ulertzen dugu zifra horiek ez dutela ematen aukerarik esateko Estatuak bere hiritarren hizkuntza desberdinen sustapen esanguratsua egin duela.

Estatuaren sinboloetan geure burua berrezagutu nahi dugun gaztelaniaz bestelako hizkuntzen hiztun gisa, ageriki egin nahi dugu eskaria gure hizkuntzak espaniar seiluetan ezarriak izan daitezen, horrela horien pisu demografiko, historiko eta kulturalari justizia egin dakion, eta aldi berean aukera eman dezan espainiar hizkuntz aniztasuna errespetatu eta babestearen agindu konstituzionala testigantza soileko eran bakarrik ez betezeko. Lehen espainiar seilu modernoaren 150 urteurrena betetzeko bezperetan gaudela, geure agintariei arren eskatu nahi diegu beharrezko neurri guztiak har ditzatela 2000eko urtarrilaren 1ean, beranduenik, aniztasunerako aldaketa bat gerta dadin orain arte erabakarra izan den espaniar filateliaren historian.

 2001.04.28