1. Aukera: Lau hizkuntzetako seiluak

Proposamena . Espainiako seilu guztiak lau hizkuntzetan egongo dira (gaztelania, katalana, galegoa eta euskara). Hizkuntza guztiek tratamendu formal berbera izango dute eta beren kokapena aldatu egingo da inolako hizkuntz jerarkiarik ez islatzeko. Kasu batzuetan, hizkuntza hauei aragoiera, asturiera eta Vall d’Arango okzitaniera gehituko zaizkie.

Oharrak . Seiluaren leku murritzak zaildu egiten du testu bat lau hizkuntzetan sartzea. Hori konpontzeko seiluen neurriak handitu daitezke edo, aukeran, estatuaren izena eta "posta" hitza sinbolo bidez ordezka daiteke.

© Joan Moles i Carrera i Albert Branchadell Gallo
 

[castellano, català, euskara,galego]

[català, castellano, euskara, occitan, asturianu, aragonés, galego]

[castellano, català, euskara,galego]

[sense text]