2. Aukera: Bi hizkuntzetako seiluak

Proposamena. Bertako hizkuntza propioa ofizialtzat aldarrikatu duten autonomia erkidegoetan banatzen diren seilu guztiak hizkuntza horretan eta gaztelaniaz egongo dira, hurrenkera horretan. Ofizialtzat aldarrikatu ez den hizkuntza propioa daukaten autonomia erkidegoetan, hizkuntza honetan eta gaztelaniaz zein seilu banatuko diren erabakiko da.

Oharrak. Aurreko proposamenaren arabera bere hizkuntza propioa ez duten autonomia erkidegoetan seilu guztiak gaztelaniaz soilik banatuko dira. Alternatiboki, Espainiako seilu guztiak gaztelaniaz eta autonomia erkidegoren baten hizkuntzan izatea proposa daiteke. Kasu horretan bi hizkuntzek tratamendu formal berbera edukiko lukete eta kokapena aldatu egingo litzateke hizkuntzen arteko jerarkiarik ez islatzeko. Hizkuntza bakoitzari eskainitako seilu kopurua komunitate bakoitzak duen biztanle kopuruaren edo sortzen duen posta kopuruaren arabera erabakiko litzateke.

© Joan Moles i Carrera eta Albert Branchadell i Gallo